I. Garden Gourmet Azokaren bidez, jendea laneratzen lagundu nahi dugu, lorezaintza ekologikoaren ederra eta gastronomiaren goxoa uztartzen dituen proposamenaren bitartez; horrela, gainera, gizarte eta ingurumen iraunkortasun kontzeptuak sustatuko ditugu. Ekitaldia batera antolatu dute Varazdin Fundazioak eta Noain-Elortzibarko Udalak, eta hartan, Gizarteratze eta Laneratze Zentroko pertsonak ari dira lanean. Pertsona horiek dibertsitate funtzionala dute, eta gizartean bazterturik daude edo bazterturik gelditzeko arriskuan daude. Gizartetik kanporatutako jendea da (iraupen luzeko langabeak, 50 urtetik gorakoak, edo aitortu ez zaien desgaitasuna dutenak, etab.); gainera, oso zaila da haientzat lana aurkitzea, zer ziklo ekonomikotan gauden alde batera utzita.
Egoera hori bestelakotzeko, Varazdin Fundazioak ekoizpen-jarduerak egiten ditu Lorenearen baitan, gune seguruak edo lan unitate babestuak sortuz. Horrela, gizarteari erakutsi eta frogatu nahi diogu jende orok duela tokia gizartean, eta jende oro dela gauza lan jarduera eraginkorra egiteko.

Sukaldaritza-lorategi originalak

Biochef proiektuak 100 bana metro koadroko hamar eremu pertsonalizatu eskaintzen dizkie establezimenduei.

Hedapen guneak

Sukaldaritza-lorategien ondoan, establezimenduek aire zabaleko Lorategi Ikasgela bana dute ekitaldi anitz gauzatzeko.

Ekomundo

Establezimenduen sukaldaritza-lorategiak Ekomundoren -hots, jasangarritasunaren parke tematikoaren- barnean daude.

Gertakariak

Horretan parte hartzen duten establezimenduek hainbat gertakari gauzatuko dute Noaingo instalazioetan.

Elkarturiko establezimenduak

productosdetemporada

Sukaldaritza-Lorategien I. Lehiaketa

productosdetemporada

Biochef zigilua

productosdetemporada