bionoain2016

Urriaren 2an BIONOAIN feria ekologikoa ospatuko dugu laugarren aldiz, Noaingo Zentzumenen Parkean. Urtero bezala, aurtengo feria iraunkortasunarekin arduratuta dauden erakunde eta enpresen topalekua izango da. Jai giroan pasatuko dugu aisia eta promoziorako egun hau, etorkizun hobeago baten alde.

Alor desberdinetako alternatiba iraunkorrak topatu ahalko dituzu: energia berriztagarriak, mugikortasun iraunkorra, bioeraikuntza, efizientzia energetikoa, nekazaritza eta lorezaintza ekologikoak, kontsumo jasangarria, banka etikoa eta beste zenbait proiektu alternatibo.

TAILERRAK
10:30 > 11:30 – Lasto bidezko Bioeraikuntza
11:00 > 12:00 – Zakur laguntzaileen erakustaldia.
12:00 > 13:00 – Creppe Tailerra (helduak)
12:00 > 13:00 – Gure Lurra Ereiten (haurrak)
13:00 > 14:00 – Funtsezko Olioak.
STANDAK
Mugikortasun Iraunkorra
Eguzki-Sukaldeak
Landetxea
Nekazaritza Ekologikoa
Etnografia
SHOW COOKING
Sukaldaritza zuzena, lurretik mahaira, Biochef proiektuko hiru sona handiko chef-en laguntzaz.