Baratzezaintzarekin eta lan munduan eta gizartean txertatzearekin konprometitzen diren bertako hainbat jatetxek eta enpresak babesturiko sukaldaritza-lorategien lehiaketa.
Edizio bakoitzera Michelin izarra duen jatetxe bat eta gastronomia aipagarriko herrialde bat izanen dira gonbidatuak.
Lorategi bakoitzak babesle bakoitzaren identitatea eta gai bat irudikatu beharko ditu.
Sukaldaritza-lorategietarik hiru hoberenak sarituko dira herri botazioz.
Botazioak zuzenean edo Internet bidez, Biochefen web orrialdearen bitartez, egin daitezke; azken horretan, lehiaketarako sukaldaritza-lorategien irudi galeriara jotzen ahalko da eta hiru hoberenak bozkatzen ahalko dira.
Lorategirik hoberenak bai zuzenean bai Internet bidez botatzeko epea ekainaren 24 ostiraleko 12:00etatik 26 igandeko 12:00etara izanen da.
Boto-emaileen artean, bere denboran antolatzaileek zehaztuko dituzten sariak zozkatuko dira.
2016ko Biochefen edizioan golardaturiko lorategien iragarpena eta boto-emaileen arteko sari zozketa ekainaren 26 igandeko 13:30ean eginen dira Noaingo Lorenea Udal Zentroan.
Golardoak ekitaldi publiko batean emanen dira, sarituak bertan, eta data behar bezala iragarriko da.