Enplegua lan munduan eta gizartean txertatuz dibertsifikatu eta sustatzeko estrategiaren barnean, Lorenea Udal Zentroak, Varazdin Fundazioaren eskutik, Biochef proiektua jarriko du laster abian. Espezie jangarriak izanen dituzten eta diseinua urtero aldatuko duten lorategiez hornituriko 10 eremu sortzean datza. Eremu bakoitzak kalitateko ekoizpenaren, lan munduan eta gizartean txertatzearen eta ekonomia jasangarriaren alde egiten duen establezimendu baten erakusleihoa izan nahi du.

10 eremu horietako bat babesten duten establezimenduek beren ideiak eta irudia erakusten ahalko dituzte, ez beren sukaldaritza-lorategian bakarrik, gertakari, erakustaldi eta ikastaroen bidez ere bai, baita ukimen pantaila baten, web orrialde baten eta idatzizko informazioaren bitartez ere.

Proiektuari indar handiagoa emateko, udaberriro lorategiak berritu eta ekitaldi publiko batean jendaurrean aurkeztuko dira. Gainera, Biochef saria sortuko da, zein lehiaketako lorategirik hoberenei emanen baitzaie, ekitaldira joandakoek zuzeneko botazioa eginda.

Proiektua %100 finantzatu da Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamentuak eta La Caixa Gizarte Ekintza fundazioak emaniko diru-laguntzez. Hasieran bi lanpostu sortzea aurreikusten da, baina enplegu kopurua etorkizunean handitu nahi da.

Noain Elortzibarko Bidezarra 79 udal informazioko aldizkarian argitaratua.