Noain-Elortzibarko Udalak antolatutako Biochef, Lorategi Jangarrien II. Lehiaketaren irabazlea Canal Cocina telebista kateak eta Lantxotegi Elkarteko Nekazaritza-lorezaintza OPPkoek egindako diseinua izan da. Bigarren saria Ábaco eta Gaucho jatetxeen eta Tasubinsaren arteko proposamenak lortu du eta  bozka kopuruaren arabera, hirugarren postuaren irabazlea Larraina eta Obas jatetxeek eta Urbaserrek gauzatutako lorategia izan da.

Sariak banatu ziren ekinaren 22an, Zentzumenen Parkean, Raúl León, Mikel Baztan, Noain-Elortzibarko eta Iruñeko lorazaintza zerbituen buruak, eta Alberto Ilundáin Noain-Elortzibarko Udaleko alkatearen eskuetatik.

Lehiaketan parte hartzeko aurkeztu ziren hamar lorategiak ekainaren 15, 16 eta 17an egon ziren jendearentzako irekiak eta webgunearen bidez ere bozkatu ahal izan zen  www.biochefnoain.com helbide elektronikoan. Guztira, 2.398 bozka eman ziren. Jardueren egitaraua Zentzumen Parkean garatu zen, hiru eguneko iraupena izan zuen eta bertan sukaldaritza eskola magistralak, pintxo dastaketak eta barazki ekologikoekin prestatutako paella dastaketaz gozatzeko aukera egon zen.

Herritarren bozkekin aukeratutako saridunez gain, Biochefeko epaimahaiak beste sari hauek banatu zituen: Originaltasuna, Ingurumen Balioak, Giza Balioak, Diseinurik Hoberena, Gastronomia proiekzioa, Apaindura Proiekzioa, Kultura Balioak, Elkartasun Balioak.

Biochef proiektua oraindik jendearentzako ikusgai dago eta Noaingo Zentzumen Parkearekin batera bisitatu daiteke. Ekintza gehiago aurreikusirik daude eta aurrerago jakinaraziko dira zehatzago, tartean izango ditugu dastatzeak, sukaldaritza eskola magistralak, lehiaketak eta beste sorpresa batzuk. Ekintza berriak Noainen eta Iruñean izango dira.

 

IRABAZLEEN ZERRENDA

  • Urrea: Canal cocina / Lantxotegi Elkarteko nekazaritza-lorezaintza OPP
  • Zilarra: Ábaco eta Gaucho / Tasubinsa
  • Brontzea: Larraina eta Obas / Urbaser
  • Originaltasuna: Alhambra, Europa, Merca’o / Ferrovial
  • Ingurumen Balioak: Tres Reyes Hotela / Lorezaintza eta RGL
  • Giza Balioak: Baserriberri / Ilundain Fundazioa
  • Diseinurik Hoberena: Martintxo sagardotegia eta erretegia/ AC Piscina Reforma Jardín
  • Gastronomia proiekzioa: Rodero / Josenea
  • Apaindura Proiekzioa: Errejota /  Zizurbide eta MSD Paisajismo
  • Kultura Balioak: La Mandarra de la Ramos / Iruña Ingurunea
  • Elkartasun Balioak: Paris 365 / Nekazaritza eta Basogintza I.I