Noaingo Zentzumenen parkea erreferente bihurtu da Nafarroan nekazaritza ekologikoari dagokion guztian eta, Lorenea Udal Zentroarekin batera, lorezaintza, baratzezaintza eta ingurumen heziketa alorrean inguruan diren eskaintzarik nabarmenenetako bat da. Haren lanak 19 golardo jaso ditu orain arte toki, nazio eta nazioarte mailetan.

  • BIOCHEF gune berritzailea da, zeinek gure inguruko proposamen gastronomikorik hoberenak eta lorezaintzarik originalena bildu nahi baititu, izendatzaile komuna jasangarritasuna izanik.
  • Sukaldariak eta herritarrak GONBIDATZEN ditu proiektu honetan pertsonen eta ingurumenaren gustu, edertasun eta zaintzaren bitartez elkarri eragitera.
  • Inguru eder eta paregabea, Zentzumenen parkea eta Lorenea udal zentroa alegia, ESKAINTZEN du berrikuntza eta sormen bila dabilen publiko bati zuzentzen dizkion bere gastronomia eta ornamentazio proposamenen mezu gisa.
  • Eremu, tresna eta gertakari menu bat PROPOSATZEN du horiek establezimenduaren ikusgaitasun eta irudia areagotu eta gastronomia turismoaren erreferentzia izan daitezen.

Biochef proiektuak, gainera, CENIFER (Energia Berriztagarriei buruzko Prestakuntza Zentroa) eta NNPEK –CPAEN – (Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseilua) organismoen laguntza du.