Biochef, Lorategi Jangarrien II.Lehiaketa

Ekainaren 15, 16 eta 17an

Noaingo Zentzumenen parkean

Noain-Elortzibarko UdalakBiochef Lorategi Jangarrien II. Lehiaketamartxan jarri du. Lehiaketa deialdian Nafarroako jatetxe eta lorezaintzako enpresaaunitzek parte hartzen dute eta osotara hamar lorategi jangarrietan banatu dira.

Aurreko edizioan egin zen bezalaxe, 2016ko ekaina, oraingoan ere herritarrek irabazleak aukeratuko dituzte bozka bidez. Horretarako, bozka eman daiteke webgunean, www.biochefnoain.comala Zentzumenen parkera bertaratuta, ekainaren 15eko arratsaldetik, ostirala, hilaren 17ko 14:00eraino, igandea.

Gustuko hiru lorategiak hautatu, eta bakoitzari kategoria bat eman –urrea, zilarra edo brontzea-. Ekainaren 15ean eta 16an, ostirala eta larunbata, Zentzumenen parkera hurbildu eta hantxe bozka ematen duten pertsonek mokadu bat jasoko dute Lorenea Udal Zentroan, aldiz, ekainaren 17an parkean bozkatzen dutenek errazio bat hartu ahal izango dute NNPEKen eskutik.

Biochef Lehiaketako epaileek sari hauek banatuko dituzte: Originaltasuna, Ingurumen Balioak, Giza Balioak, Diseinurik Hoberena, Gastronomia proiekzioa, Apaindura Proiekzioa, Kultura Balioak, Elkartasun Balioak.

EGITARAUA

Ekainaren 15a, ostirala

Lorategien irekiera eta BiochefLorategi Jangarrien II. Lehiaketaren hasiera ematea.

Ekainaren 16a, larunbata

Sukaldaritza Eskola Magistralak:

10:30etan. Iñaki Andradas, Baserriberri jatetxea.

11:30etan. Javier Díaz Zalduendo, Alhambrajatetxea.

12:30etan. Pedro Amatria, Obasjatetxea.

Ekainaren 17a, igandea

Herri hamaiketakoaNNPEKen esku.

12:00etik 14:00era Lorenean, barazki ekologikoekin egindako arrozaren dastaketa. Errazio bat emanen da bozka bat emateagatik.

14:00ean hautestontziak zabalduko dira etaBiochef Lorategi Jangarrien II. Lehiaketaren bozkak zenbatuko dira.

Igande arratsaldean irabazleen izenak ezagutuko dira, Noaingo Zentzumenen parkean egongo diren hautestontzietako bozkak eta www.biochefnoain.com webguneko bozkak zenbatu eta gero.